XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6.4. INDAR-EREMU ZENTRAL BATETAKO ORBITAK

Lehenago lorturiko (6-15) ekuazioak, indar-eremu zentral batetan higitzen ari den partikularen abiadura erradiala azaltzen digu.

Horren arauera abiadura erradiala nulua izango da ondokoa betetzen denean:


6.5. irudia. Higidura erradio apsidalei dagozkien zirkunferentzien artean gertatzen da, erradio horiekiko simetrikoa izanik.

bada, higiduraren norantza erradialaren alderanzketa gertatu dela esan nahi du, hots, partikula inbertsio-punturaino iritsi dela.

Orokorki, goiko ekuazioak bi erro ditu, eta , eta ondorioz, partikularen higidura eskualdera mugaturik dago.

eta horiei distantzia apsidalak deritze eta horrek esan nahi du higidura balio horietako erradioa duten bi zirkunferentzien artean gertatzen dela, 6.5. irudian ageri denez.

Bestalde, bi distantzi apsidalen arteko ibilbidearen forma ezagutuz gero, ibilbide osoa irudika daiteke, erradio apsidalekiko simetria gordetzen bait du.

Higidura periodikoa denean, hots, eta balioen arteko bidaia batzu egin ondoren berriro leku berberetatik errepikatzen denean, orbita itxia izango da.

Baina nahiz eta higidura mugatua izan, ibilbidea irekia izan daiteke, alboko 6.6. irudian adierazten denez.

Horrelako kasuetan, ibilaldian egon den angeluaren aldaketa, ampdel;amposlash;, kalkula dezakegu.

(6-17) adierazpena eta ibilbidearen simetria kontutan hartuz, ondoko balioa izango du aldaketa horrek: